XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jaungoikoa'ren gogoa, Jaungoikoa'ren legea da gizonaren arau ta neurkiña.
Beraz, gizonak gizonki jarduntzeko, gizonki ibilteko, Jaungoikoa'ren legez ta arauz ibili bear.
Baña oben egikeran, lege ori ausi ta geure naikeri ta griña txarrak legetzat artzen doguz; azpikoz gora jarten gara, menbekoa buru ta burua menbeko.
Gizon izatea galdu ta abereen mallaraño jasten gara.
Goian dago Jaungoiko-legez dabillan gizona, baña bere aunditasunaz aztu ta abere-ondoan jarten da ta euron antza artu daroa, Jauna'ren legea itxi ta bere naikeri ta griña txarren jarrai doana.
Jaungoikoa'ren gogoari jarkitea baño gauza itxusi ta ezañagorik, zer? Orretantxe dago, ba, obenaren gaiztakeri ta okerkeria, ta orretzaz ezpatzen da Jauna Jeremias'en aoz:
Luziper, Jauna'ren mendean egoan bitartean, eguzkia ta izarrak baño argiago ta ederrago zan.
Baña arrokeri ta antusteari leku emon eutson; Jauna'ren aurka jaiki zan; Jauna'ri jarki iakon:
¿Eta nork esan, zein itxusi ta naskagarri gelditu zan? Irazaki artean bikañena, iguingarriena biurtu zan.
Sartu, ba, zeure baitan, eta begira, itxusi ta naskagarri egongo ez ete-zarean, ainbeste bider Jaunari jarki zaiakozan ori.
Oben egin dozu.
Ta zer irabazi dozu oben egiñaz?
¿Zer atera dozu orain lotsatzen zaituen oben orreitatik?.